Historia

1522 urtean, Irungo hiria bi kapitainen aginduetara aurkitzen zen: Hondarribiako Juan Perez de Azcue, eta nahiz eta jaiotzez oiartzuarra izan, Irungo bizilagun zen Miguel de Ambulodi. 400 soldadurekin zeuden biok Irunen eta bertako gaztelua arriskuan zegoela ikusirik, Donostiara bidean jarri ziren Don Beltran de la Cueva Kapitain Nagusiari abisua emateko. Honek, 2000 soldadu eta 200 zalditeriako gizon baino gutxiago zituen Donostiaren babeserako, hortaz, egoerari aurre egitea zail izango zitzaiola erantzun zien. Ezezkoaren aurrean, beraien defentsan Nafarroako gizonei aurre egingo zietela adierazi zioten bi Kapitainek. Don Beltran, hau ikusirik, Irun laguntzea onartzen du ia soldadu guztiekin eta zalditeriako 150 pertsonekin. Hortaz, etsaiari aurre egiteko Azcue eta Ambulodik 1500 gizon biltzea lortu zuten.

Gauaren isiltasunean iritsi ziren Irunera Saroya de Aguinaga aranaren zehar. Burutaran baserriko jaunak eta etsaiak ekiditeko, zaldiak irrintzi egin ez zezaten mingainak lotzea eta apatxak isiltzea gomendatu zien. Aldi berean, Errenteriako bizilagun eta apaiza zen Mosen Pedro de Irizarrek, makilezko aizkorak deituriko lastargiak zituela, 400 emakume eta haur bildu zituen. Gauean zuziak piztuta Irunerako erret- bidea hartu eta aurrera egin zuten Oiartzun eta Errenteriako bidegurutzetik hasita.

Ekintza honek erasoa Irungo alde hartatik helduko zela ustearazi zien etsaiei, baina bitartean, Azcue eta Ambulodi kapitainek, bertako soldaduekin, mendiaren beste aldetik ustekabean harrapatu zituzten. Hau ikusirik, burrua gabe ekin zioten ihesari guroste etsaiek.

1937an, herriaren askapenaren lehen urteurrena ospatzeko, lastargien prozesioa jaien egitarauen azaldu zen. Fede manifestapen hau benetan hunkigarria izan zen: ez ohizko gauza bezala, gaueko bederatzietan, prozesioan, Juncaleko Birginaren irudia kalera atera zuten. Milakafedeun birginaren irudiarekin bat joan zirenek, kandelak piztu zituzten gudagatik hondatuta zeuden kaleetatik barna.

1998tik, Irungo Pagoki Gazte Elkarteak, gertakari historiko hura berreskuratu du bertan parte hartu nahi duten eskualdeko emakume eta haur guztiekin.


Egilea: Rafa Gonzalez Merino (El Diario Vasco, 09.06.17)

Webmapa - Ohar legala - Internet Explorer 7.0-ra optimizatuta